Mintzalagun proiektua aurrera eraman ahal izateko, Zarautzen eta Orion euskaldun zahar bila dabil AEK. Orion goizeko taldea osatzeko euskaldun zahar bat behar
da, eta Zarautzen ostiral arratsaldetarako beste bat. Dena den, beste
ordutegietarako eta herrietarako ere jendea behar dela adierazi dute arduradunek, batez ere,
“aurrera begira egoera hau errepika ez dadin”.
Interesa dutenek, izena emateko ohiko bideak erabil ditzakete: AEK euskaltegira bertaratu,
943 13 01 75 telefonora deitu edota emaila bidali urolakosta@aek.org helbidera.