Zurekin ostalarien elkartea duela gutxi sortu duten arren, «martxa bizian» da, Maria Garrastazu ostalarien elkarteko lehendakariaren esanetan. Izan ere, hainbat ekimen egin dute azken hilabeteetan, eta biharko ere prestatu dira. Ardo Eguna ospatuko dute bihar, larunbata. 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan Errioxako hamar upategi
tako ardoa dastatu ahal izango dute herritarrek. Bost euroren truke, bakoitzak kopa bat, bost ardo eta saiheski mokadutxoa eskuratuko du. Era berean, hainbat jatetxetan Errioxako menu tipikoa eskainiko dute (patatak errioxar erara, arkume saiheskia eta gazta tarta), 20 euroren truke.