«Amnesia kolektiboa eragin nahi digutela dirudi, izugarria da»

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 23a

Memoria historiaren jardunaldien baitan, Antton Gomez oriotarrak gaur Egiaren Batzordearen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur, Gotzon Garmendiarekin batera, 19:00etatik aurrera, Putzuzulon. Egiaren Batzordeek hiru elementu dituzte oinarrian: egia, justizia eta erreparazioa. Egia biktimen azken unean zer gertatu zen jakiteko, justizia «zigorgabetasun osoz» aurrera eramandako prozesuak salatzeko eta arduradunei zor zaiena emateko eta erreparazioa biktimek jasotako minaren truke kalteordainak izateko. Mundu zabaleko hainbat lekutan sortu izan dira halako erakundeak, erregimen totalitarioetan eta gerra garaitan ezarritako legeak baliogabetu ahal izateko eta biktimek jasandakoa aitortzeko, besteak beste.Euskal Herrian ez dago modurik Egiaren Batzordea sortzeko, 1977ko Amnistia legea bertan behera uzten ez bada, behinik behin. Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak behin baino gehiagotan eskatu izan du batzordea sortzeko baimena, baina atzera bota izan dute eskakizuna. Antton Gomez oriotarra koordinakundeko kidea da, eta Egiaren Batzordearen nondik norakoez arituko da gaurko hitzaldian, haren taldekide Gotzon Garmendiarekin batera. Zein da Egiaren Batzordearen helburua? Frankismo garaiko biktimei egia, justizia eta erreparazioa eskaintzea. Eta, bide batez, bermeak ezartzea. Isiltasunan eta erantzukizun falta amaitu nahi du. Kasu askotan 1936ko gerran, Frankismoan zein ondorengo terrorismo estatu garaian jazarpena jasan duten biktimen inguruko egia ez da ezagutzen, senitartekoek ez dakite zer gertatu zen haiekin, non dauden, bizirik dauden ala ez, eta hala bada, [...]

Memoria historiaren jardunaldien baitan, Antton Gomez oriotarrak gaur Egiaren Batzordearen inguruko hitzaldia eskainiko du gaur, Gotzon Garmendiarekin batera, 19:00etatik aurrera, Putzuzulon.

Egiaren Batzordeek hiru elementu dituzte oinarrian: egia, justizia eta erreparazioa. Egia biktimen azken unean zer gertatu zen jakiteko, justizia «zigorgabetasun osoz» aurrera eramandako prozesuak salatzeko eta arduradunei zor zaiena emateko eta erreparazioa biktimek jasotako minaren truke kalteordainak izateko. Mundu zabaleko hainbat lekutan sortu izan dira halako erakundeak, erregimen totalitarioetan eta gerra garaitan ezarritako legeak baliogabetu ahal izateko eta biktimek jasandakoa aitortzeko, besteak beste.Euskal Herrian ez dago modurik Egiaren Batzordea sortzeko, 1977ko Amnistia legea bertan behera uzten ez bada, behinik behin. Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak behin baino gehiagotan eskatu izan du batzordea sortzeko baimena, baina atzera bota izan dute eskakizuna. Antton Gomez oriotarra koordinakundeko kidea da, eta Egiaren Batzordearen nondik norakoez arituko da gaurko hitzaldian, haren taldekide Gotzon Garmendiarekin batera.
Zein da Egiaren Batzordearen helburua?
Frankismo garaiko biktimei egia, justizia eta erreparazioa eskaintzea. Eta, bide batez, bermeak ezartzea. Isiltasunan eta erantzukizun falta amaitu nahi du.
Kasu askotan 1936ko gerran, Frankismoan zein ondorengo terrorismo estatu garaian jazarpena jasan duten biktimen inguruko egia ez da ezagutzen, senitartekoek ez dakite zer gertatu zen haiekin, non dauden, bizirik dauden ala ez, eta hala bada, non dauden lurperatuta. Garai haietan desagertutako haurrekin zer jazo zen ere ez da ezagutzen. Eta
hala, zerrenda amaigabearekin egiten dugu topo. Ziur gaude kasu bakoitzaren inguruko dokumentuak badaudela, baina ezkutatu egin dituzte, 1977ko Amnistiaren Legeaz baliatuta.
Egia hori ezagutzea da batzordearen helburua, gerora justizia egin ahal izateko. Ardurak eskatzea eta errudunak epaitzea, alegia eta ondorioz, jasandako bidegabekeriengatik kalte ordainak eskaintzea biktimei edota haien senideei. Erreparazio politikoak, gainera, justuak izan beharko dute, eta ez karitatezkoak.Behin hori lortuta, berriz ere gertakariok jazo ez daitezen bermeak ezartzea izango da azken pausoa. Izan ere, izugarria izan zen Nafarroan gerra garaian bizitakoa. Bosnia-Herzegobinan izandako gizateriaren aurkako krimenen kopuruarekin parekatu dezakegu. Balkanetako gerraren eraginez, Bosnian mila biztanleko hamabost hil zituzten lau urtean. Nafarroan mila biztanleko 12 krimen egin zituzten, bi hilabetean soilik. Datuok Hegoafrikako,
Argentinako, Txileko edota
Uruguaiko datuen gainetik daude.
Beste herrialdetan ez bezala, Euskal Herrian ez dago Egiaren Batzorderik. Zergatik?
Lau Haizetara Gogoan Koordinakundeak, besteak beste, askotan nabarmendu izan du Egiaren Batzordearen beharra, Frankismo garaiko krimenak ikertu ahal izateko. 1977ko Espainiako Amnistiaren Legeak ez du biderik uzten horretarako, ordea. Izan ere, lege horrek ez du aukerarik ematen gizateriaren kontrako krimenak argitzeko eta epaitzeko. Krimen horien zigorgabetasuna defendatzen du, erantzuleak epaituak izan ez daitezen. Iragana eta haren erantzuleak estaltzen ditu, beraz, eta biktimek justizia egiteko duten eskubidea ari dira ukatzen. Zoritxarrez, halako kasu ugari dago, Saturrarango emakume espetxean gertatutakoa, esaterako. Bertan agintean zegoen moja ordenak tratu txarrak eta jazarpena eragin zien preso zeudenei, eta gaur egun oraindik indarrean jarraitzen du. Biktimekin zer gertatu zen jakiterik ez dago, gainera. Izugarria da. Amnesia kolektiboa eragin nahi da.
Zein izango da Lau Haizetara koordinakundearen zeregina horren aurrean?
Euskal Herriko Egiaren Batzordea eratu ahal izateko aurrerapausoak ematen ari da koordinakundea. Datuak bildu behar
dira lehenbizi, protokoloak agintzen duen moduan. Nazioarteko Legediaren baitako juristek komisioa osatu beharko dute gerora, helarazitako informazio hori aztertzeko eta froga guztiak egiaztatzeko. Behin zehaztasunok eginda sortuko da batzordea.

Memoria historikoaren jardunaldiak


Otsailak 23, gaur.
19:00etan Antton Gomezek eta Gotzon Garmendiak Euskal Herriko Egiaren Batzordea-ren inguruko hitzaldia eskainiko dute.
Martxoak 19, larunbata.
17:30ean Maquis gerrillako kide Jesus de Cosek Ni bandidos, ni vencidos. La guerrilla antifranquista en Cantabria solasaldia eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide