‘Emakumeak eta espetxea’ hitzaldia, etzi, Arranon

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 22a

Errepresioaren inguruko azken saioa antolatu du Arranopolak ostegun honetarako.  Emakumeak eta espetxea hitzaldia eskainiko dute, beraz,  19:30etatik aurrera, Arrano tabernan.

“Pairatzen dugun eredu patriarkalak emakumeen bizi-baldintzak are ge...

Errepresioaren inguruko azken saioa antolatu du Arranopolak ostegun honetarako.  Emakumeak eta espetxea hitzaldia eskainiko dute, beraz,  19:30etatik aurrera, Arrano tabernan.

“Pairatzen dugun eredu patriarkalak emakumeen bizi-baldintzak are gehiago kaxkartzen ditu eta, ondorioz, espetxeratzerako momentuan emakumea bi aldiz preso egon ohi da. Honi amatasuna kartzelan, torturetan bizi ohi dituzten egoera latzak… gehitu behar zaizkio”, adierazi dute antolatzaileek hizpide izango den gaiaren inguruan.

Aiora Epelde Agirre izango da bertan, bere esperientzia partekatzen. Donostiarra 2.000, 2.003 eta 2.007. urteetan atxilotu zuten eta orotara 6 urte igaro ditu espetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide