Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak aurtengo taldeak aurkeztuko ditu bihar eguerdian, Arrosategi parkean. Benjaminen, Alebinen, Infantilen, Kadeteen eta Eliteen taldeak aurkeztuko dituzte, hain zuzen.
Ondoren, eguraldiak lagunduz gero, talde guztiak Getariako itzulia egingo dute. Eta eguna amaitzeko Itsamendiko Elkartean egungo dute bazkaria.