Itsas pasealekua konpontzen hasi dira

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 17a

Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekua konpontzen hasi ziren atzo. Bigarren tunelaren ondoan hasi dituzte lanak, iazko azken denboraleak kalteak eragin zituen puntuan. Oinezkoentzako espaloian zulo bat dago ordutik.

Langileak goizean goiz ekin dio...

Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekua konpontzen hasi ziren atzo. Bigarren tunelaren ondoan hasi dituzte lanak, iazko azken denboraleak kalteak eragin zituen puntuan. Oinezkoentzako espaloian zulo bat dago ordutik.

Langileak goizean goiz ekin diote beharrari. Eta horretan jardungo dute Aste Santura arte.

Artean, semaforo batek zuzenduko du tarte horretako trafikoa.

Lana konplexua izango dela nabarmendu zuten langileek atzo, olatu handiek itsas pasealekura heltzen ziren bitartean.  Dena den, prozesua “azkar” egiteko asmoa agertu du Espainiako Kosta Zuzendaritzak, Aste Santurako amaituta egon dadin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide