Getaria eta Zarautz arteko itsas pasealekua konpontzen hasi ziren atzo. Bigarren tunelaren ondoan hasi dituzte lanak, iazko azken denboraleak kalteak eragin zituen puntuan. Oinezkoentzako espaloian zulo bat dago ordutik.
Langileak goizean goiz ekin diote beharrari. Eta horretan jardungo dute Aste Santura arte.
Artean, semaforo batek zuzenduko du tarte horretako trafikoa.
Lana konplexua izango dela nabarmendu zuten langileek atzo, olatu handiek itsas pasealekura heltzen ziren bitartean. Dena den, prozesua “azkar” egiteko asmoa agertu du Espainiako Kosta Zuzendaritzak,