Eduardo Mugertza izendatu dute ZAEko presidente

Zarauzko Hitza 2011ko otsailaren 7a

Joan den larunbat goizean ZAEko bazkideek elkarteko zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten.   Bi batzar egin ziren bata bestearen ondoren. Lehenengoa, ohizkoa, 2010 urteko gastuen likidazioa egiteko eta 2011ko gastu eta diru-iturrien aurrekontu...

Joan den larunbat goizean ZAEko bazkideek elkarteko zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten.   Bi batzar egin ziren bata bestearen ondoren. Lehenengoa, ohizkoa, 2010 urteko gastuen likidazioa egiteko eta 2011ko gastu eta diru-iturrien aurrekontua aurkezteko, urteko kirol balantzearekin batera.   Ondoren, ezohizko batzarra egin zuten elkartearen estatutuen aldaketari ekiteko eta junta direktibo berria aukeratzeko. Hamabi urtean ZAEko presidentea izan den Antton Illarramendik  juntan aritu den Eduardo Mugertzari pasa zion lekukoa, nahiz eta hurrengo hilabeteetan oraindik ere klubean izango den, presidente izendatu berriak martxa hartu arte. Horrekin batera, honako izenak atera ziren batzorderako: Jose Mari Arratibel, Juan Zapirain, Jose Antonio Elortza eta Jon Odriozola —jubenilen entrenadorea— bokalak,  eta Gema Gonzalez de Txabarri elkarteko idazkari.   Batzarra kiroldegiko areto nagusian egin zuten. Antton Illarramendik ZAEn aritutako guztiei eskerrak eman zizkien eta bazkideen aldetik esker oneko txalo zaparrada jaso zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide