Zarautz zuzenean sailkatu da Trindoorreko final aurrekoetan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2011ko otsailaren 7a

Final aurrekoetan kanporaketa jokatu gabe, zuzenean, sailkatu da Zarauzko taldea EITBren Trindoor txapelketan. Astigarraga izatekoa zen aurkaria, baina  kideetako baten azken orduko lesioa tarteko ezin izan zuten parte hartu.

Dena den, zarauztarrek e...

Final aurrekoetan kanporaketa jokatu gabe, zuzenean, sailkatu da Zarauzko taldea EITBren Trindoor txapelketan. Astigarraga izatekoa zen aurkaria, baina  kideetako baten azken orduko lesioa tarteko ezin izan zuten parte hartu. Dena den, zarauztarrek egin zuten saioa EITBren Donostiako Miramongo egoitzan. Codeam triatloi taldeko hiru kidek osatu dute zarauztarren taldea: Patricia Damian eta Bego Urbitarte eskubaloi jokalari oihak arraunerako eta korrikarako, eta Miren Casado distantzia luzeko euskal triatloilari puntakoenetakoa bizikletarako. Damianek arraunean 750 metroak 3’00”an eginda hasi zuen Trindoorra; hasi eta bukatu ergometroa indar-erresistentzia gogorrean jarrita egin zuen, eta arraunlaria ez izateko “bikain” eutsi ziola adierazi zuten antolatzaileek.  Casadok hartu zion erreleboa, eta azken kilometroan eman zuen onena, 4 kilometroko saioa 6’28”an amaituz. Eta azkenik,  Urbitartek korrikako zintan kilometro eta erdi egin zuen; kilometroa 4 minutu bueltako erritmoan osatu zuen saioa, azken metroetako txakalalditxoari ondo eutsiz: 6’05”. Iaz final aurrekoetaraino iritsi zen Zarautz beste hiruko batekin, eta aurten ere koska bera lortua dute Damianek, Casadok eta Urbitartek. Gernika izango dute final aurrekoetako aurkaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide