Donostiara egun-pasa egin zuten atzo Beizama, Errezil, Bidania-Goiatz eta Albiztur udalerrietako gizarte zerbitzuetako eta programetako onuradunek, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitateak antolatuta. Ttipi-ttapa egitasmoko, eguneko zentroko eta arreta zentroko 30 erabiltzailek parte hartu zuten irteeran, Bidania-Goiazko liburuzainak lagunduta.
"Irteera herritarren artean sareak osatzeko eta zailtzaileek arnas pixka bat hartu dezaten antolatzen da", adierazi du Saiaz gizarte zerbitzuak.
