Ehunmilaken antolaketa taldea eta proiektua desegin egingo dituzte

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 27a

Ehunmilakeko hainbat partaide, duela hiru urte Azoka Plazan.

Ehunmilaken antolakuntza taldeak duela zortzi hilabete jakinarazi zuen aurten ez dela probarik izango. Gaur oharra kaleratu dute taldea eta proiektua erabat desegingo dituztela esateko. 

Zortzi hilabete igaro dira Ehunmilaken antolakuntza taldeak aurten probaren ediziorik ez dutela egingo iragarri zuenetik. Ordutik hona, "hainbat zorion mezu" jaso badituzte ere, ez direla proiektuak aurrera egiteko beharrezkoa duen erreleboa aurkitzeko gai izan azaldu dute. Ondorioz, oharra kaleratu du Ehunmilaken sustapen taldeak, eta jakinarazi du proiektua nahiz antolakuntza taldea erabat desegingo dituztela. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide