Aiako eta Orioko Eliza katolikoko arduradunek jakinarazi dute zabalik dagoela 2026-2027 ikasturtean haur katekesian izena emateko epea bi herri horietan. Lehenengo mailan izena emateko deialdia 2020an jaiotakoentzako da, eta honako ordutegiak jarri dituzte: Orion, lehenengo urtekoak astelehenetan elkartuko dira 16:45-17:30 artean; bigarren urtekoak astearteetan 16:45-17:30 artean; eta hirugarren urtekoak, asteazkenetan 16:45-17:30 artean. Aian astearteetan egingo dituzte saioak, eta ordutegia aurrerago ezarriko dute.
Izena esteka honetan eman daiteke.