Joan den astelehenan hasi zen Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia, eta oraingoak Tokikom Liga du berezi, euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia hain zuzen. Gukak ere badu bere taldea, eta taldekideen artean astero sari bana zozkatuko du, eta denboraldiaren bukaeran lehiakiderik onenak ere saria jasoko du. Lehen asteko Gukaren irabazlea Olatz Osinalde azkoitiarra da. Saritzat Gukaren urtebeteko harpidetza digitala eta produktu sorta bat jasoko ditu; Guka jarriko da irabazlearekin harremanetan.
Hona hemen, aurreneko astearen ostean, nola gelditu den hedabideen sailkapena: