Sanisidroak eta Asentzio jaiak ospatuko dituzte eskualdean

Juan Luis Romatet 2026ko maiatzaren 14a

Endoiako jaietako artxiboko argazkia.

Aratzerrekan, Arroabean, Madariagan eta Meagan San Isidroren omenezko festak izango dituzte; Endoian, berriz, asentzioen bueltan egingo dute festa aurten ere.

Uda hurreratzearekin batera, areagotzen doaz eskualdeko herri, auzo eta txokoetan antolatutako jaiak, eta horrekin batera, herritar zein auzotarren festarako gogoa ere bai. Heltzear den asteburuan, auzoek hartuko dute jai giroa sustatzearen lekukoa, sanisidroen eta asentzioen ospakizunekin.

Hala, Azpeitiko Aratzerrekan, Zestoako Arroabean, Azkoitiko Madariagan eta Getariako Meagan gogoratuko dute San Isidro, haren omenez antolatutako festekin. Arroabean gaur bertan ekingo diete igandera arte iraungo duten jaiei; aipatu beste hiru auzoetan bihar hasiko dituzte jaiak. Batean eta bestean, ez da faltako sabela goxatzeko aukerarik

Endoian, berriz, asentzioak ospatuko dituzte. Gaur hasiko dituzte jaiak, txupinazioarekin eta mezarekin, eta igande arratsaldera segituko dute ospatzen.

Aratzerreka

Bihar, ostirala

  • 10:00. Txupinazoa eta aitzurraren igoera.
  • 10:30. Hamaiketakoa.
  • 12:30. Meza.
  • 13:00. Herri kirolak.
  • 20:30. Auzo afaria, trikitilariekin.

Maiatzak 17, igandea

  • 16:30. Iagomago.
  • 17:30. Ume jolasak.
  • 18:30. Merienda.
  • 20:00. Aitzurraren jaitsiera.

Arroabea

Gaur, osteguna

  • 18:00. Agur artzai eta Idi film laburrak, eta Beñat Gereka eta Julen Zubiete egileekin solasaldia.

Bihar, ostirala

  • 18:00. Ikasturte amaierako dantza emanaldia.
  • 18:45. Ikasturte amaierako trikiti emanaldia.
  • Jarraian, Txararen urteurreneko mokadua eta zozketa.

Etzi, larunbata

  • 11:00. Txepetxa.
  • 17:00. Bingoa.
  • 18:30. Magia ikuskizuna: Mariaren kutxa magikoa.
  • 21:30. Herri afaria.
  • Ondoren, Patx DJa.

Maiatzak 17, igandea

  • 10:00. Udaberriko VI. Argazki Rallya.

Endoia

Gaur, osteguna

  • 19:30. Txupinazoa.
  • 20:00. Meza.
  • 21:00. Auzo afaria, Ane Urbietak eta Haitz Martinek alaituta. 

Bihar, ostirala

  • 19:00. Pintxo poteoa.
  • 22:00.  Endoiako II. Mus Txapelketa. Izen ematea: 20 euro.

Etzi, larunbata

  • 12:00. Puzgarriak eta kart zirkuitua.
  • 17:00. Txokolate jana.
  • 21:00. Afaria.
  • 23:00. Indate DJaren saioa.

Maiatzak 17, igandea

  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Itziarko Andutz dantza taldea. 
  • 13:00. Luntxa.
  • 14:00. Auzo bazkaria, biltokian.
  • 17:30. Herri kirolak.

Madariaga

Bihar, ostirala

  • 11:00. Prozesioa eta meza.
  • Ondoren, hamaiketakoa. 

Meaga

Bihar, ostirala

  • 10:30. Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, txistulariek alaituta.
  • 11:00. Elizkizuna eta prozesioa.
  • Ondoren, txakolin dastaketa, txerriki errearekin lagunduta.
  • 14:30. Auzoko adinduen bazkaria, Azkue hotelean.
  • 23:00. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.

Etzi, larunbata

  • 17:00. Haur jolasak, eta ondoren, txokolate jana.
  • 21:00. Auzo afaria.

Maiatzak 17, igandea

  • 12:00. Kanpaiaren jatorriari buruzko aurkezpena, elizan.
  • Ondoren. Sagardo dastaketa, txerriki erreaz lagunduta, eta Gure Txeru dantza taldearekin.
  • 12:30. Patata tortilla lehiaketa, elkartean.
  • Ondoren, lehiaketara aurkeztutako tortillekin bazkaria egingo dute. 
  • 17:00. Mus txapelketa azkarra, elkartean.
  • Amaitzean, ikurrinaren jaitsiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide