Azpeititik Errezilgo Ezama-enea baserrira bisita gidatua antolatu dute

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 14a

Errezilgo Ezama-enea baserria.

Maiatzaren 30erako antolatu dute bisita Elikaguneak eta Urraki Esnekiakek, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Autobusez egingo dute joan-etorria eta bisitan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago.

Maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Errezilgo Ezama-enea baserrira bisita gidatua antolatu dute Elikaguneak eta Urraki Esnekiakek Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Ezama-enea baserria eta ukuilua ezagutzeaz gainera, Urraki esnekiak nola ekoizten dituzten ikusteko eta dastatzeko aukera izango dute bisitan parte hartzen dutenek.

Autobusez egingo dute joan-etorria bisitako parte hartzaileek, 09:30ean Azpeitiko anbulatorio aurretik irtenda, eta itzulera 12:00etan izango da. Irteeran parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago Elikagunea.eus webgunearen bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide