Jone Arriaran eta German Aranburu nagusi, Estibalizko Dantza Suelto Txapelketan

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 2a

Jone Arriaran eta German Aranburu atzo, txapela jantzi berritan. (Utzitakoa)

Iazko emaitza onei jarraituz hasi dute denboraldia azpeitiarrek, eta gustura dira. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta egin zuten lehia, eta zortzi bikotek parte hartu zuten. Bigarren egin zuten Bidatz Manterola eta Jon Alkain oriotarrek. Aurresku Txapelketan, berriz, bigarren sailkatu zen Iker Zabala azpeitiarra.

Hasi da dantza suelto txapelketen denboraldia, eta lehen lehian txapela buru gainean janztea lortu dute Jone Arriaran eta German Aranburu dantzari azpeitiarrek. Iazko emaitza onei jarraituz hasi dute denboraldia, beraz, azpeitiarrek, eta gustura dira.

Atzo parte hartu zuten Estibalizko (Araba) Dantza Suelto Txapelketaren 33. edizioan, eta bikote azpeitiarra izan zen nagusi. Gainera, bikote horrentzat izan zen jantzirik onenaren saria ere. Bigarren, berriz, Bidatz Manterola eta Jon Alkain oriotarrak izan ziren, eta hirugarren Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta egin zuten lehia, eta zortzi bikotek parte hartu zuten.

Halaber, atzo jokatu zuten Estibalitzen bertan 33. Aurresku Txapelketa ere, eta lehia horretan bigarren egin zuen Iker Zabala azpeitiarrak. Sei bikotek parte hartu zuten modalitate horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide