Desgaraian taldeak Zarautzen eta Azpeitian aurkeztuko du disko berria

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 1a

Desgaraian taldea, kontzertuan. (Maialen Etxaniz)

Hiru kontzertu iragarri ditu hil honetarako taldeak, egunotan plazaratuko duen Izan litekeen guztia diskoa labetik atera berritan emateko, eta horietatik bi eskualdeko bi gaztetxetan emango ditu: maiatzaren 15ean Hiru Putzun eta 22an Azpeitikoan.

Izan litekeen guztia disko berria argitaratzear da Desgaraian taldea, eta lan berria labetik atera bezain pronto hura aurkezteko lehen kontzertuak emango dituela iragarri ditu Jon Gurrutxaga azpeitiarraren taldeak.

Hain zuzen ere, maiatzean hiru zuzeneko eskainiko ditu Desgaraianek, eta horietako eskualdeko bi gaztetxetan emango ditu: maiatzaren 15ean Zarauzko Hiru Putzun (22:00), eta 22an Azpeitiko Gaztetxean (22:30). Urola Kostan emango dituzten bi zuzenekoen artean egingo dute maiatzerako iragarritako beste kontzertua, Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean, hilaren 21ean (20:00). Gasteizko emanaldia ikusteko sarrerak aurrez jarri dituzte salgai; Zarauzko eta Azpeitiko kontzertuetan, aldiz, egunean bertan jarriko dituzte txartelak eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide