Tolosak irabazi du Sanagustinen jokatutako Gelatik Plazarako finala

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 25a

Gelatik Plazara txapelketako finala, atzo Sanagustin kulturgunean. (Nerea Uranga)

Bost talde aritu dira Sanagustin kulturguneko arkupeko agertokian bertsotan. Egitasmoa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean antolatutakoa da.

Atzo arratsaldean DBH 1 eta 2 mailako Gelatik Plazara txapelketaren finala jokatu zuten Sanagustin kulturgunean. Intxaurrondo, Oiartzun, Tolosa-Gaztelu, Orio eta Oñati taldeak aritu ziren bertsotan kulturguneko arkupeetako agertokian. Finala Tolosa taldeak irabazi zuen eta bertso onenaren saria Harri Arinek.

Gelatik Plazara egitasmoa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean antolatutakoa da. 14 urtez azpiko ikasleek parte hartzen dute, bi mailatan banatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide