Naiara Tena eta Ane Bosch atletek domina bana irabazi dute Gipuzkoako txapelketan

Iraia Oteiza 2026ko apirilaren 20a

Naiara Tena, larunbateko txapelketan. (Alberto Benito)

Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu dituzte asteburuan Arrasaten. Tenak 23 urtez azpikoen 400 metroko proba irabazi du; Boschek hirugarren egin du 1.500 metroko emakumeen proban.

Atletismoko aire libreko Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten larunbatean Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategiko pistan, eta domina banarekin itzuli ziren etxera Xeye atletismo taldeko Naiara Tena azpeitiarra eta Ane Bosch azkoitiarra.

23 urtez azpikoen 400 metroko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen Naiara Tenak, proba 58.13 denboran osatuta. Aldiz, 1.500 metroko emakumeen proban hirugarren egin zuen Boschek, 5:00.16 denbora eginda. 

Ane Bosch, ilaran aurrena, larunbateko txapelketan. (Alberto Benito) 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide