Realaren gizonen talde nagusiak Espainiako Errege Koparen finala jokatuko du bihar, apirilak 18, Sevillako Cartuja estadioan, Madrilgo Atleticoren kontra.
Final horren harira, milaka realzale elkartuko dira Sevillan, harmailetan eta kalean, Urola Kostatik joandako pila bat tartean direla. Azken egunetan, eskualdeko herrietan ere Realaren banderekin eta koloreekin apaindu dituzte askok beren etxeak, eta Gukak txuri-urdinez jantzitako balkoi, leiho eta etxe aurreen irudi bilduma osatu du. Olatura iritsi gabe, herri batzuetan nabarmenago eta beste batzuetan apalago, baina txuri-urdinez zipriztinduta daude bazterrak.