Trainerilla Ligaren hasiera, San Telmo Saria nahiz Espainiako Batel Txapelketa, asteburuko arraun hitzorduak

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 17a

Trainerillak Zumaian, San Telmo Sarian. (Juan Luis Romatet)

Bihar arratsaldean Orion hasiko da trainerilla denboraldia, eta igande arratsaldean, Zumaian festen barruan jokatuko dituzte estropadak. Espainiako Batel Txapelketa, berriz, Legution (Araba) jokatuko da igandean, baina larunbatean egingo dituzte sailkatzeko estropadak.  

Hastear den asteburua ere arraun hitzorduz betetakoa izango da arraunlarientzat eta klubentzat. Batetik, bihar hasiko da Gipuzkoako Trainerilla Liga. Orion bertan ekingo diote denboraldiari, 16:30ean. Erlojupekoa izango da, bi kale egongo dira, eta 3.500 metroko distantzia egin beharko dute ontziek. 

Bestetik, bihar bertan Legution (Araba) Espainiako Batel Txapelketako sailkatze estropadak jokatuko dituzte, 09:00etan hasita. Maila bakoitzeko bost denbora onenak A finalerako sailkatuko dira –alegia, txapelketa jokatuko dute banderak eta dominak lortzeko– eta hurrengo bost denbora onenek, berriz, B finean parte hartuko dute, 6.-10. postuak erabakitzeko.

Bihar, 09:00etatik aurrera jokatuko dituzte B finalak, eta 11:00etatik aurrera, A finalak. Arratsaldean, berriz, Zumaian trainerillek San Telmo Saria jokatuko dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide