Ibarbi sagarraren loraldiaz eta Errezilgo parajeetaz gozatu dute

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

Azpeitiko Ekoetxearen eskutik, Ibarbi sagarraren loraldia bisita gidatua egin zuten atzo Errezilen. Urola Turismoaren bisita gidatuen aurtengo eskaintzaren lehen hitzordua ere izan zen. Gaur, gaztelaniaz eta Iraurgi Berritzenen eskutik egingo dute ibilbide bera.

Ibarbi sagarraren loraldia bisita gidatua eskaini zuen atzo goizean Azpeitiko Ekoetxeak Errezilen. San Martin parrokia ataritik abiatuta, "loratze puntu gorenean" dauden zuhaitzen artean ibiltzeko aukera izan zuten ibilaldian parte hartu zutenek. Eta bisita amaitzeko, Errezil bertako produktuekin hamaiketakoa ere egin zuten, Ibarbi Errezil sagar kooperatibaren eskutik.

Urola Turismoaren bisita gidatuen aurtengo eskaintzaren lehen hitzordua ere izan zen atzokoa. Gaur, gaztelaniaz eta Iraurgi Berritzenen eskutik egingo dute ibilbide bera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide