Urola Erdiko lurrak zeharkatu ditu gaur bazkalondoan gizonen 2026ko Euskal Herriko Itzuliak. Eibarren hasi eta Eibarren bukatuko den etaparen barruan, Azurkitik behera sartu da lasterketa Azkoitian. Azpeitia, Etumetako gaina, Aizarna, Iraeta eta Arroabea igarota, Itziar aldera joateko utzi dute bailara txirrindulariek.
Baina bihar itzuliko dira. Izan ere, Azkoititik birritan igaroko da lasterketa bere azken etapan. Bergaratik igota, 14:55 eta 15:00 aldean harrapatuko du lasterketa buruak Gorlako gaina lehen itzulian; Elosura jaitsiko dira handik, eta 15:10-15:15 harrapatuko dute Elosu barreneko bidegurutzea. Azkoiti aldera hartuta, Azkarate lehen aldiz igoko dute; 15:18 eta 15:25 artean espero dituzte gainean antolatzaileek. Bigarren itzulian, berriz, Gorlako gaina 16:00 eta 16:10 artean harrapatuko du lasterketa buruak, eta 16:18-16:32 artean hasiko dira Azkarate igotzen.
Azurkiko igoeran eta Azpeitiko Loiolako Inazioren etorbidean hartutako argazkiak ikus daitezke bilduma honetan.