Euskadiko Batel Txapelketa izango dute jokoan asteburuan eskualdeko arraunlariek

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 10a

Getariako Arraun Elkarteko batela. (Julene Sorarrain)

Sestaoko uretan jokatuko dituzte txapelketarako sailkapen estropadak, bihar, 15:00etan hasita. Finalak, aldiz, igandean izango dira, goizeko 09:00etatik aurrera. Eskualdeko elkarte guztiek hartuko dute parte hitzorduan, hau da, Getariak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak.

Euskadiko Arraun Federazioak antolatuta, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Sestaon (Bizkaia). Bihar, larunbatarekin, sailkapen estropadak izango dira 15:00etan hasita, eta emaitza hoberenak lortzen dituzten bost batelek, igandeko finalerako txartela eskuratuko dute. Goizeko 09:00etan hasiko da igandeko jardunaldia.

Hori horrela, eskualdeko arraun elkarte guztiek hartuko dute parte hitzorduan. Getariak guztira lau ontzi aurkeztuko ditu; Oriok, berriz, sei ontzi; Zarautzek lau ontzi eramango ditu; eta azkenik, Zumaiak hiru batel aurkeztuko ditu. Horiek infantil, jubenil, kadete eta absolutu mailetan banatuta egongo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide