Aberri Egunean, herritarrek ikurrinak atera dituzte balkoietara

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 5a

Ikurrinak Azpeitiko etxe batean gaur. (Nerea Uranga)

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, Urola Kostako hainbat herritarrek ere ikurrinak zintzilikatu dituzte leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 5, Aberri Eguna da, eta beste urte batez eskualdeko hainbat herritarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Hori horrela, Urola Kostako herritar ugarik  ikurrinak zintzilikatu dituzte balkoi eta leihoetan, eta zenbaitek Nafarroako bandera ere atera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide