Eneko Elustondo metereologoak datozen egunetarako eguraldi iragarpena egin du. Hain zuzen ere, Aste Santuko eta Pazko Asteko jaiegunetan Urola Kostan zer eguraldi egingo duen kontatu du Ez da giro-ren aurreneko atalean. Oporraldiaren ostean segituko du Elustondok bideo bidezko iragarpenak egiten; astean bitan egingo du, astelehenetan eta ostegunetan.