Zuzenean

24. Korrikaren amaiera ekitaldia, zuzenean

Erredakzioa 2026ko martxoaren 29a

24. Korrikaren amaiera ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango da Gukaren webgune guztietan eta Guka Telebistan, 11:00etan hasita. Andoni Elduaien Gukako kazetaria Bilbon bertan da, eta hark ere parte hartuko du zuzeneko saioan.

Une batetik bestera iritsiko da 24. Korrika helmugara, Bilbora hain zuzen, eta Gukak euskararen aldeko ekimenaren amaiera ekitaldia zuzenean emango du webgune guztietan zein telebistan. Andoni Elduaien kazetaria han bertan da gainera, eta zuzeneko saioan parte hartuko du Korrikari lotutako hainbat lagun elkarrizketatuz. 

Gukak lanketa berezia egin du Korrika martxan izan den egunetan, eta batez ere Urola Kostatik igaro den egunetan, baina oraindik ez du bukatu lanketa horrekin. Izan ere, erreportaje zabal bat prestatzen ari da uneotan eskualdeko herritar ugariren testigantzekin eta irudi ikusgarriekin. Erreportaje hori gaur iluntzean bertan ikusi ahal izango dute Gukaren bazkideek primizian, eta bihar arratsaldetik aurrera egongo da ikusgai gainontzeko herritarrentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide