Aurreikusitakoa baino lehenago ireki dute Ezkuztako zubiko errepidea. Hasiera batean, lanak tarteko, gaurko 06:00etatik biharko 22:00etara ibilgailu pribatuentzat erabat itxita egon behar zuen errepideak, baina ordu honetarako (18:30) ibilgailu guztientzat zabaldu dute bidea. Aurreko egunetan bezala, semaforoekin txandaka bideratuko dute trafikoa. Horrez gain, ibilgailu guztiek dute Madalenatik barrena GI-631 errepidera sartzeko aukera.
Lurraldebusen autobusak ere normaltasunez ari dira zerbitzua eskaintzen, asteburuetako ohiko ordutegiarekin. Era berean, ezeztatuta geratu ziren hiru geltokiak ere normaltasunera itzuli dira: Julian Elorza kalekoa, Euskal Burdinbidearen Museoaren ondokoa eta Lasaokoa.