Azpeitiko Erdikalean hasi ziren atzo ETB1en eta Primeran plataforman emago duten telesail berria grabatzen. Jon Garate oriotarrak eta Anjel Alkainek zuzenduta, eta bi horiek, Iker Galartzarekin eta Aitziber Garmendiarekin idatzitako gidoiarekin, "hamabost urte eta gero Wazemank-en familia" berriro elkartu dute euskarazko fikzio berrirako, Garatek aurreratu duenez.
Aktore eta aurpegi ezagun asko elkartu dituzte ETB1erako proiektu berrian: Alkain, Garmendia, Galartza, Zuhaitz Gurrutxaga, Iñake Irastorza oriotarra, Ainere Tolosa, Sara Cozar, Onintza Enbeita, Ekain Ibarguren azpeitiarra...
Gazteei zuzendutako telesaila izango dela ere aurreratu du Garatek. Supermerkatu txiki bat izango da akzioaren ildoa eta kokapena. Hain zuzen ere, Irentzaileneko denda zena Super Manterola bihurtu dute filmaketarako. Atzo hasi ziren han grabatzen eta hiru astez ariko dira berriro.
Erdikaleko trafikoan eragingo dute tarteka herritarren artean ikusmina piztu duten grabazio lanek.