Martxoaren 8ari lotutako egitaraua prestatu dute Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitatea osatzen duten Beizamako, Errezilgo, Bidania-Goiazko eta Albizturko udalek, Matrakak emakume taldeak, Bidania-Goiazko liburutegiak, eskolek eta Batu elkarteak. Otsailaren 27an hasiko dituzte ekintzak eta martxoaren 8an Bidania-Goiazko frontoian egingo duten elkarretaratzearekin eta pintxo potearekin amaituko dituzte. Gainera, Saiaz mankomunitateko zaintzaileen testigantzekin bideoa zabalduko dute lau udalerrietan.
Besteak beste, martxoaren 6rako (ostirala), Beizama, Errezil, Bidania-Goiatz eta Albiztur udalerrietako emakumeen afaria antolatu dute Albizturko ostatuan. Afaria 29 euro kostatuko da, eta martxoaren 3rako izena eman beharko da Albizturko udaletxera deituta edota 646 47 84 14 telefono zenbakira deituta. Ordainketa afarian bertan egingo da.
Honakoa da prestatu duten egitaraua:
- Otsailak 27, ostirala. Esne berriketan liburuaren bertso saio literarioa Uxue Alberdirekin. 18:00etan, Bidania-Goiazko udaletxeko batzar aretoan.
- Martxoak 3, asteartea. Mahai ingurua: Zaintzaz hitz egin dezagun, 18:30ean, Errezilgo Eguneko Zentroan. Ondoren, mokadutxoa, Borondegin.
- Martxoak 4, asteazkena. Saiaz mankomunitateko hiru eskoletako LH5 eta LH6ko ikasleekin ihes gela. 10:45etik 12:45era. Erronkaren gaia: Zaintza. Martxoak 8, arduren banaketa.
- Martxoak 6, ostirala. Beizamako, Errezilgo, Bidania-Goiazko eta Albizturko emakumeen afaria. 20:30ean, Albiztuko ostatuan.
- Martxoak 8, igandea. Elkarretaratzea, 12:30ean, Bidania-goiazko frontoian. Jarraian, pintxo potea.