GueraraOriok amaitu du saharar errefuxiatuentzako janari bilketa, eta kalkulatu du guztira 4.000 kilo bildu dituela. Horietatik 15 kaxa handi konpresekin bete dituzte, eta 158 kaxa txiki, berriz, alferrik galtzen ez diren jakiekin.
Emaitzarekin gustura, eskerrak eman nahi izan dizkiete oriotarrei eta aiarrei, baita bi herri horietako hainbat eragileri ere. Zehazki, honakoei: Orioko Udalari, Aiako Lardizabal Herri Eskolari –aurreneko aldiz parte hartu du bilketan–, Orioko bi ikastetxeei, Iriki Begik elkarteari eta Orioko Esperientzia Eskola taldeari.