Bihar Donostian jokatzekoak ziren batel estropadak, bertan behera

Onintza Lete Arrieta 2026ko otsailaren 13a

Artxiboko irudian, bi ontzi bateletan. (Jose A. Rodriguez)

Bihar ziren jokatzekoak asteburu honetako batel estropadak, baina ez da ontzirik uretaratuko. Arrazoia, gainera, ez da izan eguraldi iragarpena, administrazio akats bat baizik. 

Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia jokatzekoak ziren bihar dozenaka ontzi Donostiako uretan, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera gelditu da biharko hitzordua. 

Eguraldi txarra dela eta suspenditu izan dituzte gehiagotan arraun saioak, baina dirudienez, oraingoan arrazoia bestelakoa da: Kaiarriba-Donostiarra elkarteak ez du dagokion baimena lortu programatutako datarako. 

Oraingoz, ez dute informazio edo xehetasun gehiago helarazi. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide