Aiako eta Orioko udalek iaz sinatu zuten Aparkatzeko Udal Txartelari lotutako hitzarmena, Aiako herritarrek prezio erdian eskuratu dezaten txartela. Izan ere, beste erdia Aiako Udalak ordaintzen du.
Hala, udalak jakitera eman duenez, aurten txartela eskuratzeko prozedura "sinplifikatu" dute aiarrentzat, eta aurrerantzean, Aiako Udalean bertan egin beharko dute txartelaren eskaera. Eskaera egiterakoan emango zaie aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri, hain justu, eta baldintzak betetzen dituztenek Orioko Aparkatzeko Udal Txartela jasotzeko eskubidea aitortzen duen ziurtagiria jasoko dute.
Ziurtagiri hori eskuratu ondoren, Orioko Udalera joan beharko dute txartela jasotzera, bulego orokorrera.