Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Donostiako inauterietarako

Juan Luis Romatet 2026ko otsailaren 12a

Euskotreneko tren bat. (Utzitakoa)

Otsailaren 15ean, igandeko arratsalde partean, ordu erdiro izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean. 

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren igandean, hilaren 15ean, Donostiako inauterietara gerturatu nahi dutenen joan-etorria errazteko. Arratsalde partean, ordu erdiro izango dira trenak Zumaia eta Donostia artean, orduero izan beharrean. 

Zumaia eta Donostiako Amara geltokia artean, 15:00etatik aurrera indartuko dute tren zerbitzua; hiriburutik Zumaiara artean, berriz, 13:50etik aurrera izango dira trenak ordu erdian behin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide