Santa Ageda egunaren ondorengo asteburuan aritu dira aurten Arroabeko zein Lasaoko santa eskeko taldea auzoan zehar koplak kantatzen. Makilak eskuan eta zapiak soinean, atzo goizetik iluntzera bitartean ibili ziren baserriz baserri kantuan, trikitilariek zein bertsolariek lagunduta.
Lasaon, 09:00etan elkartu zen taldea, eta Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor Mantxi bertsolariek eta Iraitz eta Unai trikitilariek lagunduta, iluntzera arte baserriz baserri zein etxez etxe aritu ziren auzotarrak kantuan eta giro ederrean.
Hemen Lasaoko santa eskea:
(Argazkiak: utzitakoak)