Iraetako Errota Harria txapelketa, argazkitan

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 26a

Iraetako Errota Harria txapelketak sekulako ikus-mina sortu zuen atzo arratsaldean. Dozenaka izan ziren Iraetako frontoira bertaratu ziren herritarrak, harri jasotze lehia ikustera.  

Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak irabazi zuen atzo arratsaldean Iraetako Errota Harria, 107,2 kiloko bolari hamar minutuan 77 altxaldi emanda. Aimar Irigoien errezildarrak jarritako 79 jasoaldiko marka berdintzetik hurbil ibili zen Urra, baina gutxigatik, ez zuen lortu. 

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide