Azken egunetan bezala, itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko itxi egin dute goizean Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea, baina denboralea baretuta ireki dute berriro errepidea. Getaria eta Zarautz arteko errepide zatia ere zabalik egon da egun osoan.
Ingrid denboraleagatik ekaitza eta haizete bortitzak espero dira, eta horregatik itxi dute errepidearen zati bat goizean. Gaurkoa, ordea, ez da kostaldeko errepidea itxi duten lehen aldia. Astean zehar olatu handiak izan dira itsasgorarekin, eta horren ondorioz abisu horia du iragarrita Euskalmetek gaurko ere.
Haize ufada bortitzak espero direla eta, Azpeitiko Udalak Loiolako lorategiak itxi ditu gaur goizean. Arriskuak saihesteko itxi du eremua erakundeak; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Metereologia zuzendaritzak alerta laranja ezarri du haizeteak espero direlako.