Getarian eta Zarautzen jokatuko dute plaieroetako zortzigarren jardunaldia

Intza Trula 2026ko urtarrilaren 14a

Plaieroetako zazpigarren jardunaldiko irudi bat. (Aritz Mutiozabal)

Senior mutilen B multzoko Balearri-Astillerok eta Latz tabernak norgehiagoka jokatuko dute larunbatean, 09:30ean, Getariako Gaztetape hondartzan. Senior neskek eta senior mutilen A multzoko taldeek igandean jokatuko dute, 09:45ean, Zarauzko hondartzan. 

Bi hondartzetan jokatuko dute asteburu honetan plaieroetako zortzigarren jardunaldia: Getariako Gaztetape hondartzan eta Zarauzko hondartzan, alegia. Larunbatean, Getarian, dute hitzordua senior mutilen B multzoko Balearri-Astillero eta Latz taberna taldeek, 09:30ean. Egun bat beranduago, igandean, senior neskek eta senior mutilen A multzoko taldeek izango dute jardunaldia, Zarauzko hondartzan, 09:45ean.

Hori horrela, senior mutilen B multzoko gainerako talde guztiek atsedena izango dute asteburu honetan, lehenago jokatu baitzituzten jardunaldi honetako partidak. Zelaiak markatzeko ardura, berriz, Kosta Hortz Klinikak izango du jardunaldi honetan.

Senior neskak
1. Lakari-Arrano - Itxas lur taberna
2. Shelter-Pukas - Kirkilla-Enea jatetxea
3. Itxaso taberna - Ekimen
4. Euskalduna taberna - Marmarra
5. 310-Kepa osteo - Lukas ardotegia
6. Orbela - Euskal parrilla
Kebidek: atsedena

Senior mutilak A taldea
7. Euskalmader Acuchillados - Iuri Aholkularitza
8. Etxabe Confort - Kosta Hortz Klinika
9. Izar Optika - Dava Street Food
10. Arrano - KTXO
11. Euskalduna taberna - Celso Castro
12. Katixa - Las Palmeras
Kirkilla-Enea jatetxe: atsedena

Senior mutilak B taldea: 

Getariako Gaztetape hondartzan, larunbatean, 09:30ean

Balearri-Astillero - Latz taberna

Gainerako taldeek: atsedena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide