Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian Egunean egiten diren joan-etorriak errazteko. Trenak gau osoan ibiliko dira urtarrilaren 19tik 20rako gauean, Donostia (Amara) eta Zumaia artean. Hain zuzen ere, trena 60 minutuan behin igaroko da Zumaia-Amara-Zumaia noranzkoan.
Euskotreneko zerbitzu berezi horren helburua da "garraio publikoko aukera eskaintzea jaiak dastatu ahal izateko". Halaber, Euskotrenen ordutegiak kontsulatzeko, www.euskotren.eus ataria bisitatu daiteke.