Olentzero eta Mari Domingi gaur iritsiko dira eskualdera

Aritz Mutiozabal 2025eko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi Getarian. (Guka)

Herri batzuetara goiz-eguerdi partean helduko dira, eta besteetara, berriz, arratsaldean. Guztietan, ilusioz eta maitasun handiz jasoko ditu haurren nahiz helduen gutunak, gauean eskualdeko etxe guztietan opariak uzteko.

Gabon eguna da gaur, eta ohi bezala, Olentzero eta Mari Domingi eskualdera iritsiko dira; joan den ostiralean jada Aian eta Errezilen izan ziren, eta atzo arratsaldean, Beizaman. Urteroko moduan, herritar guztiekin egon eta ilusioa piztu ahal izateko goiz-eguerdian herri batzuetan izango dira eta beste batzuetan, berriz, arratsalde partean.

Herri guztietan ekitaldiak, kantu emanaldiak eta Gabon eskeak antolatu dituzte, merezi duten ongietorria eta harrera beroa egiteko bi ikazkinei. Hala, etxeko txikienek eta ez horrek txikiek haien alboan goxo-goxo egoteko eta beraien oparien eta ametsen gutuna emateko aukera izango dute. Bide batez, animoak eta indarrak emateko ekitaldiak izango dira, gauean eskualdeko etxe guztietara irits daitezen.

Abenduak 24, Gabon eguna

Aia

  • 09:00. Aian Gabon eskea, baserriz baserri 
  • 17:00. Aian Gabon eskea, kalean

Aizarnazabal

  • 13:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Olentzero, herriko plazan

Azkoitia

  • 11:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Balda plazan; eguraldi txarrarekin, 12:00etan zuzenean eliz atarian.

Azpeitia

  • 13:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazan

Beizama (gaur)

  • 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, Kolarpean.

Errezil

  • 09:00. Gabon eskea. Letea auzoan.

Getaria

  • 18:00. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.


Orio

  • 11:00. Orion Gabon eskea
  • 17:30. Orion, txokolate jana plazan eta eskutitzak jasotzea.
  • 18:30ean Olentzero eta Mari Domingi.

Zarautz

  • 10:30.Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar, Santuiturri plazan.
  • 12:30. Herri kirol erakustaldia
  • 16:45. Mago ikuskizuna
  • Ondoren, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
  • 18:30. Schola Cantorumen emanaldia Narroseko jaiotzan.

Zestoa

  • 09:00. Gabon eskea, Arroabean
  • 17:30. Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera, Lau Iturrin

Zumaia

  • 12:30. Olentzero eta Gomezagoren etorrera, Beheko plazatik. ·
  • 17:30. Gabon korua parrokian.

  • 17:30. Erkiberen Gabon kanten lehiaketa, Beheko plazan. ·
  • 18:00. Jaiotzaren irekiera Beheko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide