Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da hondakinak biltzeko zerbitzurik egongo, eta ondorioz, bezperan jasoko dituzte egun horietan ateratzea tokatzen diren hondakinak.
Hain zuzen, abenduaren 24an eta 31n egingo dituzte atez ateko bilketak. Zarautzen 14:00etatik aurrera eskainiko dute zerbitzua; Zumaian, aldiz, 15:30ean; eta azkenik, Orion, 16:30ean.
Bestalde, kaleko organikoaren edukiontzia 13:00etatik aurrera zabaldu ahal izango da txartelarekin. Eta garbiguneei dagokienez, itxita egongo dira abenduaren 24ean, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an.