Ordutegi bereziak izango dituzte trenek eta autobusek Eguberrietan

Juan Luis Romatet 2025eko abenduaren 21a

Lurraldebuseko autobus bat Zumaian. (Juan Luis Romatet)

Abenduaren 24ean eta 31n ohikoan baino goizago amaituko dituzte zerbitzuak, eta beranduago hasi abenduaren 25ean eta urtarrilaren 31n.

Ordutegi bereziak izango dituzte Lurraldebuseko autobusek eta Euskotreneko trenek Eguberrietan. Garraio publikoetako langileak beraien familiekin egotea bermatu asmoz, abenduaren 24ean eta 31n ohikoan baino lehenago amaituko dira trenen zein autobusen azken zerbitzuak, eta beranduago hasi abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Honakoak izango dira azken irteera orduak Urola Kostan zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusetan, abenduaren 24ean eta 31n.

UK01 Azkoitia-Donostia
  • Azkoititik 18:45ean eta Donostiatik 20:05ean.
UK02 Azkoitia-Errezil
  • Azkoititik 20:00etan eta Errezildik 20:25ean.
UK02 Azkoitia-Tolosa
  • Azkoititik 17:05ean eta Tolosatik 19:05ean.
UK03 Azkoitia-Zarautz
  • Azkoititik 19:05ean eta Zarauztik 20:05ean.
UK04 Azpeitia-Beizama
  • Azpeititik 19:15ean eta Beizamatik 19:35ean.
UK05 Zestoa-Ermua
  • Zestoatik 19:45ean eta Ermutik 19:40an.
UK06 Zumaia-Zumarraga
  • Zumaiatik 18:45ean eta Zumarragatik 21:45ean.
  • Zumaiatik 19:45ean eta 20:20an Azkoitiraino.
  • Zumarragatik 20:05ean Azpeitirano.
UK 07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa
  • Zumaiatik 20:10ean eta Zestoatik 18:40an.
UK08 Zarautz-Aia-Orio
  • Zarauztik 20:05ean eta Oriotik 19:20an.
UK09 Zumaia-Donostia N-634 errepidetik
  • Zarauztik 19:50ean eta Donostiatik 20:15ean.
UK10 Zumaia-Donostia AP8tik (Zarauztik)
  • Zumaiatik 20:00etan eta Donostiatik 20:00etan.
UK11 Zumaia-Donostia AP-8tik (Oriotik)
  • Zumaiatik 19:30ean eta Donostiatik 20:30ean.
DB05 Ondarroa-Zumaia
  • Debatik 19:45ean eta Zumaiatik 20:10ean.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, aldiz, lehen zerbitzuak honakoak dira.

UK01 Azkoitia-Donostia
  • Azkoititik 08:45ean eta 15:45ean, eta Donostiatik 10:05ean eta 17:05ean.
UK02 Azkoitia-Errezil
  • Azkoititik 10:30ean eta 16:10ean, eta Errezildik 10:50ean eta 16:30ean.
UK02 Azkoitia-Tolosa
  • Ez da zerbitzurik emango.
UK03 Azkoitia-Zarautz
  • Azkoititik 09:05ean eta 18:05ean, eta Zarauztik 10:05ean eta 19:05ean.
UK04 Azpeitia-Beizama
  • Azpeititik 09:40an eta 20:40an, eta Beizamatik 10:00etan eta 21:00etan.
UK05 Zestoa-Ermua
  • Zestoatik 09:45ean eta 17:45ean, eta Ermutik 10:40an eta 18:40an.
UK06 Zumaia-Zumarraga
  • Zumaiatik 10:45ean eta 16:45ean, eta Zumarragatik 10:05ean eta 16:05ean.
  • Azpeititik 09:10ean
  • Azkoitiatik (Munibe) Zestoara, 06:00etan eta 07:00etan.
  • Zestoatik Azkoitira, 06:20an eta 07:20an.
UK 07 Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa
  • Zumaiatik 12:35ean eta Zestoatik 13:00etan.
  • Zumaia-Aizarnazabal 17:55ean eta Aizarnazabal-Zumaia 17:30ean.
UK08 Zarautz-Aia-Orio
  • Zarauztik 09:10ean eta 17:55ean, eta Oriotik 10:05ean eta 18:50ean.
UK09 Zumaia-Donostia N-634 errepidetik
  • Zumaiatik 10:30ean eta 17:30ean, eta Donostiatik 12:00etan eta 18:00etan.
UK10 Zumaia-Donostia AP8tik (Zarauztik)
  • Zumaiatik 16:55ean eta Donostiatik 17:55ean.
UK11 Zumaia-Donostia AP-8tik (Oriotik)
  • Zumaiatik 11:00etan eta 17:15ean, eta Donostiako ospitaletatik 11:45ean eta 20:45ean.
DB05 Ondarroa-Zumaia
  • Mutriku-Zumaia 10:25ean eta 18:25ean.
  • Zumaia-Deba,11:10ean eta 19:10ean.

Trenen ordutegian ere aldaketak

Euskotrenen tren zerbitzuen ordutegian ere aldaketak izango dira. Abenduaren 24an eta 31n, Zumaiatik Donostiarako azken trena 20:30ean aterako da; Donostiako Amaratik Zumaiarako azken zerbitzua, berriz, 19:50ean abiatuko da. 

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da tren zerbitzurik izango goiz partean. Lehen trena Zumaiatik Donostiarantz 13:00etan aterako da. Donostiatik Zumaiarantz, berriz, goizean tren bat egongo da, 10:50ean, eta arratsaldera arte ez du zerbitzua berrartuko, 16:50era arte, hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide