Azkoitia, Azpeitia eta Zestoa artean, Gabon gauean eta Urtezahar gauean Lurraldebusen zerbitzu bereziak jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, "Urola Erdiko herritarrek gau horiek modu "jasangarrian, erosoan eta, batez ere, seguruan gozatu ahal izan ditzaten", Azahara Dominguez diputatuak azaldu duenez.
Gabon gauean (abenduak 24-25) eta Urtezahar gauean (abenduak 31 eta urtarrilak 1) autobusek Azkoititik (liburutegi aurreko geltokitik) irtengo dute 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan. Autobus horiek Azpeitian geldialdia egingo dute: 01:10ean, 02:10ean, 03:10ean, 04:10ean, 05:10ean, 06:10ean eta 07:10ean. Zestoan, berriz, honako ordutegietan geldituko dira: 01:20an, 02:20an, 03:20an, 04:20an, 05:20an, 06:20an eta 07:20an.
Zestoatik Azkoitira, berriz, Gabon gauean (abenduak 24-25) eta Urtezahar gauean (abenduak 31 eta urtarrilak 1) honako orduetan irtengo dute autobusek: 01:20an, 02:20an, 03:20an, 04:20an, 05:20an, 06:20an eta 07:20an. Hamar minutura egingo dute autobus horiek geldialdia Azpeitian eta hogei minutura Azkoitian.