Azpeitian San Tomas eguna ospatuko dute abenduaren 21ean, igandean. Jaiegun horretara joan-etorria egin ahal izateko autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu Lurraldebusek UK06 (Zumaia-Zumarraga) eta UK46G (Zumaia-Azkoitia) lineetan. Zerbitzu bereziak jendeak jaiekin "modu seguruan, erosoan eta jasangarrian" gozatu ahal izateko jarriko dituzte, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek azaldu duenez.
UK06 autobus zerbitzuari dagokionez, abenduaren 21ean Zumaiatik 20:45ean irtengo du autobusak, eta honako ibilbidea egingo du: Iraeta (20:55), Zestoa (21:00), Azpeitiko anbulatorioa (21:10), Loiola (21:15), Azkoitiko Julio Urkixo kalea (21:20), Azkoitiko Altzibar auzoa (21:25), Urretxu (21:38), Zumarraga (21:45) eta Zumarragako Ospitalea (21:50). Ondoren, Zumarragako Ospitaletik 22:10ean irtengo du autobusak eta Zumaiara arteko ibilbidea egingo du, Azkoitian, Loiolan, Azpeitian, Zestoan eta Iraetan geldialdiak eginez.
UK46Gri zerbitzuari dagokionez, berriz, abenduaren 21etik 22ra artean, 23:20an eta 00:45ean irtengo du autobusek Zumaiatik (Patxita Etxezarreta kaletik) eta honako ibilbidea egingo dute: Iraeta (23:30 eta 00:55), Zestoa (23:35 eta 01:00), Azpeitia anbulatorioa (23:45 eta 01:10), Loiola (23:50 eta 01:15), Azkoitia Julio Urkixo kalea (23:55 eta 01:20) eta Azkoitia Altzibar (00:00 eta 01:25). Itzulerako autobusak Azkoitiko Altzibarretik abiatuko dira 00:00etan, eta geldialdiak egingo dituzte Loiolan, Azpeitian, Zestoan, Iraetan eta Zumaian.
Ordutegi guztiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 30 03 40 telefono zenbakian kontsultatu ahal izango dira.