Euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtu nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbo Arena datorren abenduaren 27an, 17:00etatik aurrera. "Euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzeko" aurreneko gunea izatea nahi dute. Kultur kutsukoa izango da ekitaldi hori, eta Euskaraz bizitzeko pizkundea lelopean egingo dute, euskararen "larrialdi linguistikoari" aurre egiteko eta "euskarari pizkunde berri bat emateko". Honako kulturgile hauek parte hartuko dute Pizkundea jaialdian, besteak beste: Amets Aranguren, Gorka Urbizu, Anari, Joseba Tapia, Julen Goldarazena Flako Fonki, Maia Iribarne, Miren Narbaiza, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga, Ramon Agirre, Ane Labaka, Sustrai Colina...
Kontseiluak euskaltzaileei hilaren 27ko jaialdi ekitaldira joateko deia egin die: "Batu gaitezen bertan euskaltzaleok, hizkuntza berdintasunean, askatasunean eta justizia sozialean sinesten dugun herritarrok. Eta, jakina, euskarari etorkizun bizi eta oparo bat eman nahi diogun guztiok". Kontseiluaz gainera, herriz herri kultur ekitaldi horri atxikimendua adierazi diotenak ere izan dira; esaterako, Zestoan eragileek agerraldi bateratua egin zuten aurreko hilaren bukaeran, eta agerraldira batutakoak honako hauek izan ziren: Zestoako AEK, Danbolin, Portale kultur elkartea, Ekain guraso elkartea, Aizarnako auzo elkartea, Aizarnako guraso elkartea, Itxaropena dantza taldea, Zestoako bertso eskola, Zestoako musika banda, Zestoako futbol taldea, futbol eskola, Abantzu pilota taldea, Zestoako EAJ eta Zestoako EH Bildu.
Abenduaren 27ko Pizkundea jaialdiari babesa adierazteko Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak biharko deitu ditu azkoitiarrak, agerraldi bateratua egiteko. Azkoitiko plazan bilduko dira, 17:30ean. "Euskara larrialdian dago, indarraldi beharrean, baita Azkoitian ere. Jauzi bat egin ezean, 2036an euskarari ez zaio arnasgune geografikorik geratuko, oldarraldi judizial, mediatiko eta politikoak ez duelako atsedenik. Euskararen etorkizuna dago jokoan. Argi dago: euskaltzaleon garaia da. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa", adierazi du Maxixatzenek. Herritar norbanakoak plazara gonbidatzeaz gain, herriko eragile ugariren atxikimendua jaso du euskara elkarteak: Azkoitia Guka, Azkoitiko Babes Sarea, Tata danborrada elkartea, Ados Pilota, Irakurle Taldea, Isilune Zirkulua, Pantailak Euskaraz, Bulego musika taldea, Azkoitiko Oteiza Pilota kirol elkartea, Bigoterik Gabea antzerki taldea, Azkoitia Bai, Anaitasuna futbol taldea, Indarlan guraso elkartea, Azkoitiko EH Bildu, Xeye atletismo taldea, Txerloia tenis kluba, Zubiaurre igeri elkartea, Azkoitiko EAJ, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Herrixen merkatari elkartea, Holz und Blech kultur elkartea, Azkoitri triatloi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Indarlan guraso elkartea, Azkoitiko EH Bildu, Xeye atletismo taldea, Txerloia Tenis Kluba, Zubiaurre igeri elkartea, Azkoitiko EAJ, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola, Iraurgi saskibaloi taldea, Herrixen merkatari elkartea, Holz Und Blech kultur elkartea, Azkoitri triatloi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Ro taldea, Floreaga Ikastetxea, Floreagako ikasleen guraso elkartea, Alai Batza aisialdi elkartea
Trini Fox musika taldea, Azkoitiko Gazte Asanblada, Azkoitia BHI eta Kanku K.E.
Azkoitian oraindik ez dute zehaztu hilaren 27ko Bilbo Arenako jaialdira joateko autobusa izango al den. Eskualdeko beste herri batzuetan, ordea, autobusak antolatu dituzte, eta haietan izena emateko epea irekita dute; Azpeititik, Getariatik, Oriotik, Zarauztik, Zestoatik eta Zumaiatik izango dira Bilborako autobusak.
Bilboko jaialdirako sarrerak Azpeitian eta Zestoan autobuserako txartelarekin batera eskuratu ahalko dira, eta gainontzean, Pizkundea.eus webgunean lor daitezke.
Herriz herri
- Azkoitia. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak agerraldi bateraturako deia egin du; bihar, 17:30ean elkartuko dira, plazan. Deialdian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
- Azpeitia. Bilboko jaialdirako autobusak 15:30ean irtengo du anbulatorio aurretik. Jaialdirako eta autobuserako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean, 20 eurotan.
- Getaria. Autobusak Getarian 15:30ean egingo du geldialdia, eta autobuserako izena abenduaren 18a baino lehen eman behar da Kostako AEKren euskaltegietan: Zarautzen Eguzkin, Zumaian Mandalan, Orion Kolon Txikin edota Orioko Herri Ikastolan.
- Orio. Autobusa Oriotik abiatuko da 15:00etan. Autobuserako txartelak abenduaren 18ra arte eskuragai daude AEKren euskaltegian, Kolon Txikin eta Orioko Herri Ikastolan.
- Zarautz. 15:15ean izango da autobusa. Autobuserako txartela AEKren euskaltegian eta Eguzki tabernan eskura daiteke, 15 eurotan. Hilaren 18a da txartela eskuratzeko azken eguna.
- Zestoa. Autobusak 15:30ean irtengo du geltokitik. Autobuserako txartelak eta ekitaldirako sarrerak 20 euro balio ditu, eta Portale kulturgunean hartu daitezke.
- Zumaia. 15:45ean da autobusa, eta izena AEKren euskaltegian edota Mandalan eman behar da hilaren 18rako. Txartela 15 euro kostatzen da.