Larunbatean izango da Santa Zezilia eguna, eta horren harira, askotariko doinuek hartuko dituzte Urola Kostako txokoak musikariei gorazarre egiteko. Dagoeneko hainbat herritan ospatu dute musikarien eguna, baina datozen egunetan izango dira emanaldi gehienak, gaurtik igandera bitartean, hamaika musika saio eskainiko baitituzte han eta hemen.
Hemen Santa Zezilia egunaren harira eskualdean izango den egitaraua:
- Azkoitia:
- Bihar, ostirala: Bizkargi musika eta dantza eskolakoen emanaldia, 18:15ean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.
- Azpeitia:
- Azaroak 22, larunbata: Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, 12:30ean, Sanagustin kulturgunean.
- Getaria:
- Azaroak 23, igandea: Getariako Musika Bandak kontzertua, 12:30ean, Salbadore Deunaren elizan.
- Orio:
-
Gaur, osteguna:
-
11:30. Eguneko Zentrora joango dira musika eskolako ikasle eta irakasleak, egoiliarrei ekitaldi txiki bat eskaintzera.
-
17:30. Trikitilariak, txistulariak eta dantzariak, kalez kale.
- 18:30. Soka taldearen, bandaren, musikako ikasleen eta dantzarien emanaldia, Arraunetxen.
-
-
Bihar, ostirala: ibilbidea Kultur Etxean hasiko dute ibilbidea txarangak eta erraldoiek, 19:30ean. Eusko Gudari kalean aurrera, Bikamiotaraino joango dira, eta itzulia eginda, Arrantzale, Baxoalde eta Palota kaleak igaroko dituzte; Balea kaletik Arrantzale kalera joango dira jarraian, eta Arkaitz taberna paretik pasata, Herriko Plazara iritsiko dira.
- Azaroak 23, igandea: 13:30. Salatxo abesbatzaren kontzertua, elizan.
-
- Zarautz:
- Gaur, osteguna:
- 17:00etan Musika plazako kioskoan teklatua, biolina eta txeloa joko dute.
- 17:30ean, bi kalejira abiatuko dira, lehen kalejira Musika Eskolatik eta bigarrena estazioko plazatik.
- Musika plazara iritsita, tailerreko 6 eta 7 urteko ikasleek eta solfeoko ikasleek kiosko gainean abestuko dute.
- Amaieran, txokolatea dastatzeko aukera izango da Musika plazan.
Eguraldi txarra egiten badu, kioskoan aurreikusitako emanaldia bertan behera geratuko da eta kalejirak Musika eskolako portxean egingo dituzte. Txokolatea ere han banatuko da.
- Gaur, osteguna:
- Zestoa:
- Azaroak 22, larunbata: Zestoako Musika Bandaren kontzertua, 19:45ean, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarra eginez gero, udaletxe azpian egingo dute.
- Zumaia:
- Gaur, osteguna: Musika eta Dantza eskolaren emanaldia, 18:00etan, Zumaiena eskolan.
- Azaroak 22, larunbata: Zumaiako Musika Bandaren kontzertua, 19:00etan, Zumaienan.