Aiako Altzola auzoa San Roman jaietan murgilduko da datorren astean. Hain zuzen ere, bi egunez ospatuko dituzte auzo horretako festak. Besteak beste, auzo bazkariak, erromeriak eta haimaketakoa egingo dituzte hilaren 18an eta 23an.
Egitaraua
Azaroak 18, asteartea
- 11:00. Meza eta hamaiketakoa, Elustondo anai-arreba trikitilariek alaituta.
- 14:00. Bazkaria: urdaiazpikoa, zainzuriak, paella, marmitakoa, postrea eta edaria, 27 euroan. Lekua erreserbatzeko, 686 89 05 37 edo 688 65 03 62 zenbakietara idatzi daiteke.
- Ondoren, erromeria egongo da.
- Eguna amaitzeko, txokolatea eta pintxoak emango dituzte.
Azaroak 23, igandea
- 11:00. Hamaiketakoa egongo da, Laja eta Lutxurdio trikitilariek alaituta.
- Ondoren, Bazkaria: urdaiazpikoa, zainzuriak, arrain zopa, olaiskoa, postrea eta edariak, 25 euroan. Lekua erreserbatzeko, 686 89 05 37 edo 688 65 03 62 zenbakietara idatzi daiteke.
- Arratsaldean, erromeria egongo da.
- 20:30. Txokolatea eta pintxoak emango dituzte, festei amaiera emateko.