Aizarnazabalgo ikasleek 150 zuhaitz landatu dituzte Zestoan, Ertxiña mendian

Nerea Uranga 2025eko azaroaren 12a

Zuhaitzen landaketan parte hartu duten Aizarnazabalgo eskolako ikasleak eta irakasleak. (GRI Flanges Iraeta)

Zestoako Udalak iaz Danbolinzulo kobazuloaren inguruan prestatutako landaketa eremuan sartu dituzte zuhaitzak, GRI Flanges Iraeta enpresak lagunduta.

Aizarnazabalgo Basakaitz herri eskolako ikasleek 150 zuhaitz landare landatu dituzte Ertxiña mendian. Zestoako udalak Danbolinzulo kobaren inguruan landaketa eremu bat prestatu zuen, gune horretan landatu dituzte zuhaitzak Aizarnazabalgo haurrek. 

GRI Flanges Iraeta enpresak lagunduta eta Lurgaia fundazioak gidatuta egin dute landaketa Aizarnazabalgo eskolakoek. Zestoako Udalak, enpresa hori, Lurgaia eta Aizarnazabalgo irakasleak eta ikasleak eskertu ditu.


Zuhaitz landaketa. (GRI Flanges Iraeta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide