Gaur hasita, sanmartinak ospatuko dituzte eskualdeko hainbat auzotan

Aitziber Arzallus 2025eko azaroaren 7a

Iazko sanmartinak, Aiako Urdaneta auzoan. (Guka)

Errezilen herriko festak dituzte sanmartinak, baina han ez ezik, eskualdeko hainbat auzotan ere izango dute zer ospatua gaurtik aurrera; hala nola Askizun, Bustinzuriko Errebalean, Lasaon, Ortzaikan, San Martinen eta Urdanetan.

Errezilen ez ezik, eskualdeko beste hainbat lekutan ere ospatuko dituzte sanmartinak gaurtik hasita. Hain zuzen ere, Getariako Askizun, Azpeitiko Bustinzuriko Errebalean, Orioko Ortzaikan eta Aiako Urdanetan gaur ekingo diete ospakizun ekitaldiei; aldiz, Azpeitia-Zestoako Lasaon eta Azkoitiko San Martinen asteartean, San Martin egunez, hasiko dira horretan. 

Hona hemen auzoz auzoko eta egunez eguneko egitarauak:

ASKIZU (GETARIA)

Gaur, ostirala

  • 21:30. Mus txapelketa.

Bihar, larunbata.

  • 21:00. Auzo afaria.
  • Ondoren, erromeria Izer eta Alabier bikotearekin.

Azaroak 9, igandea

  • 11:30. Iagomagoren magia ikuskizuna. 
  • Jarraian, herri kirolak: Eneko Saralegi aizkolaria eta Lierni Osa eta Udane Ostolaza harri jasotzaileak.
  • Goizean zehar, trikitilariak eta pandero jotzaileak.

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna

  • 10:00. Goiz eresia Gazte Alaiak txistulariekin.
  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, txakolin dastaketa.

BUSTINZURIKO ERREBALA (AZPEITIA) 

Gaur, ostirala

  • 18:00. Festen hasiera.
  • Ondoren, festetako kartelaren sorkuntza tailerra eta jolasak haurrentzat.

Bihar, larunbata

  • Arratsaldean, haurrentzako ekintzak.
  • 19:30. UK03 txaranga.
  • Ondoren, ogitarteko jana. 
  • Eguna amaitzeko, UK03 txaranga.

Azaroak 9, igandea

  • 09:00. Txistularien goiz eresia.
  • 11:30. Kaleko trikitilarien kalejira.
  • 12:00. Kulturarteko irrintzi topaketa kaleko balkoietatik.
  • 14:00. Kale-bazkaria.

LASAO (AZPEITIA-ZESTOA)

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna

  • 11:00. Meza eta auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.

Azaroak 14, ostirala

  • 20:30. Txupinazoa.
  • Ondoren, elkartean pintxo potea eta Lasaoko sagardo dastaketa.
  • Segidan, trikitilariekin kantua eta dantza.

Azaroak 15, larunbata

  • 13:00. Haurrentzako txupinazoa, buruhandiak eta erraldoiak.
  • 14:00. Gaztetxoentzat bazkaria elkartean.
  • 16:00. Puzgarriak frontoian.
  • 20:30. Bertso afaria, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Itzeder eta Txibilter trikitilariekin.

ORTZAIKA (ORIO)

Gaur, ostirala

  • 18:30. Txupinazoa.
  • 19:00. Herri kirolak bertako gazteen eskutik.
  • Ondoren, erakustaldi berezia.
  • 20:00-21:00. Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Ainara Saizar trikitilariak.
  • 21:00. Errikotxia bertso eskolaren eskutik, bertso zaharren kantu afaria.

Bihar, larunbata

  • 18:00. Kalejira Zipitriki, Turutax, Larra eta Ohianerekin Katxinara.
  • 18:30. Txakolin pintxo potea Katxinan.
  • 20:00. Txosnara itzulera.
  • 21:00. Afari girotua.
  • 00:00. Hidalgo DJa.

Azaroak 9, igandea

  • 16:00. Jokoak Txurrumuskiren eskutik
  • Ondoren, txokolatada.
  • 18:00. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna

  • 10:00. Meza.
  • Jarraian, hamaiketakoa eta toka txapelketa.

Azaroak 14, ostirala

  • 19:30. Trikipoteoa Attola eta Haritzekin.
  • 22:30. Mus txapelketa. Izen ematea 22:00etan.
  • 00:00. Davila DJa.

Azaroak 15, larunbata

  • 05:30. Baratxuri zopa jana.
  • 06:00. Oilasko biltzea.
  • 19:00-21:00. Niko DJa.
  • 23:30. Niko DJa.

Azaroak 16, igandea

  • 14:00. Bailarako bazkaria.
  • 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalenekin.

SAN MARTIN (AZKOITIA)

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna.

  • Egun osoan, kanpai hotsak.
  • 11:00. Meza, ermitan.

Azaroak 14, ostirala

  • 21:00. Bertso afaria Ardatz elkartean, Jon Maiarekin eta Amets Arzallusekin.

Azaroak 15, larunbata

  • Goizean, X. San Martin mendi lasterketa, Mikologia elkartearen paretik abiatuta.
  • 10:00etan, 16 urtetik beherakoen lasterketa; 10:40an, umeen korrikaldia; 11:00etan, helduen lasterketa.
  • 16:00. Mus txapelketa, Ardatz elkartean.

Azaroak 16, igandea

  • Goizean, hamaiketakoa eta trikitilarien erromeria Ardatz elkartean.
  • 16:00. Umeen jolasak Ardatz elkartean.

URDANETA (AIA)

Gaur, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa.
  • Jarraian, trikipoteoa Enaitz Alberdik eta Errearek alaiturik. 
  • 21:00. Auzo afaria, frontoian. Auzo afarirako txartelak Izeta sagardotegian eta Zarauzko Udaberri jatetxean izango dira salgai. Azaroaren 3a (barne) baino lehen hartu beharko dira. 
  • Afalostean, erromeria frontoian, Enaitz Alberdiren eta Errearen eskutik. Ximor taberna ere zabalik izango da, Indatere DJak girotuta.

Bihar, larunbata

  • 17:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
  • 17:00. Haurrentzako jolasak. Txokolate beroa eta sorpresak.
  • 00:30. Boletusrumberus DJa, Ximor tabernan.

Azaroak 9, igandea. Jubilatuen Eguna

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Auzotarren arteko helduen pala eta esku pilota txapelketako finalak.
  • 14:00. Auzoko nagusiekin bazkaria Indamendi elkartean, Angel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariekin eta Elizagoien ahizpekin. 
  • 18:00. Gipuzkoako Lehen Mailako emakume aizkolarien txapelketa eta gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa.
  • Jarraian, erromeria Elizagoien ahizpa trikitilariekin.

Azaroak 11, asteartea. San Martin eguna

  • 11:00. Meza nagusia.
  • Jarraian, patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak.
  • 18:00. Erromeria, Laja eta Lutxurdioren eskutik.

Azaroak 14, ostirala

  • 00:00. Bon eta Patx DJak, Ximor tabernan goizaldera arte.

Azaroak 15, larunbata

  • 17:30. Sagardo dastaketa.
  • 19:30. Xaukena elektrotxaranga.
  • 20:00. Txosnan ogitartekoak egongo dira afaltzeko.
  • 21:30. Bide Batez erromeria taldea.
  • Jarraian, Hidalgo eta Indate DJak, Ximor tabernan goizaldera arte.

Azaroak 16, igandea. Oilasko biltze eguna

  • 07:00. Dianarekin oilasko biltzeari hasiera emango zaio: Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 14:30. Oilasko biltze bazkaria, Indamendi elkartean.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a. Harri jasotzen: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Malen Morandeira eta Maddi Gesalaga.
  • Jarraian, erromeria Izer eta Alabierrekin.
  • Amaitzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide