San Martin jaietarako egitaraua prestatu du Askizuko San Martin elkarteak. Hurrengo ostiralean, hilaren 7an, hasiko dituzte jaiak mus txapelketarekin, eta astelehenean atseden hartuko badute ere, asteartean jarraituko dute ospakizunekin. Tartean, larunbatean, auzo afaria egingo dute, eta hartarako aurrez izena eman beharko dute interesdunek.
Honakoa da elkartekideek ondu duten egitaraua:
Azaroak 7, ostirala
- 21:30. Mus txapelketa.
Azaroak 8, larunbata
- 21:00. Auzo afaria. Izena emateko, deitu 645 15 50 55 edo 688 60 19 34 telefono zenbakietara. Epea: azaroak 3, astelehena).
- Ondoren, erromeria Izer eta Alabier bikotearekin.
Azaroak 9, igandea
- 11:30. Haurrentzako magia ikuskizuna, Iago Magorekin.
- Jarraian, herri kirolak: aizkoran, Eneko Saralegi; harri jasotzen, Lierni Osa eta Udane Ostolaza.
- Enbilen pepitak trikitilari eta panderojoleek girotuko dute goiza.
Azaroak 11, asteartea
- 10:00. Goiz eresia, Gazte Alaiak txistularien eskutik.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren, txakolin dastaketa.
- Azkenik, zozketa San Martin elkartean.